Jarnaceko guduaFrantziako 3. Erlijio Gerrako bataila garrantzitsuenetako bat izan zen. Bertan, batetik Luis I.a Borboi-Condékoa buru zuen higanot armada eta, bestetik, Henrike, Anjouko dukea, Frantziako erregeren anaia, buru zuen armada katolikoa borrokatu ziren. Guduan Luis Condékoa, errenditu ostean, eraila izan zen. Errege armadaren garaipena ez zen erabakigarria izan. Hasieran higanotak lur jota gelditu baziren ere, Colignyk eta Joana III.a Nafarroakoak adoretu egin zituzten[1].